BILDUMA HIZTEGIA

violence against women (en)

Indarkeria



Emakumeek emakume izateagatik jasan dezaketen edozein ekintza, kalte fisiko, sexual edo psikologikoak eragin diezazkiekeena; ekintza horien artean bizitza publikoan zein pribatuan gertatzen diren mehatxuak, bortxak edo askatasun-gabetze arbitrarioak barne hartuta.

Emakumeen aurkako indarkeria fisikoa, sexuala edo psikologikoa izan daiteke: etxeko tratu txarrak; bikote barruko zein bikotez kanpoko bortxaketa; sexu-jazarpena leku publikoetan, lantokian, hezkuntza-zentroetan edo zernahi tokitan; emakumeen gorputzen edo genitalen edozein ebakuntza, haien oniritzirik gabe egiten dena; emakumeen salerosketa eta prostituzio behartua; estatuak egin edo onartutako indarkeria...

Mugimendu feministak adiera zabalagoan ulertzen du indarkeria matxista: espazio fisiko eta sinboliko guztietan gizonek baliatzen duten edozein indarkeria-mota, baldin eta pertsona hauen kontrakoa bada: gaur egun baliozkotzat jotzen den sexu/genero sistema binarioaren arabera emakumetzat jotzen direnak, sistema hori apurtzen dutenak (intersexualak, transgeneroak, transexualak), heteronormatibitateak ezarritako sexualitate-ereduari jarraitzen ez diotenak (lesbianak eta gayak) eta haur eta gaztetxoak.



Hiztegi-unitateak